×

Abisua

JUser: :_load: Ezin izan da erabiltzailea kargatu ID honekin: 99

Gizartea

All Stories

Ehunka lagun bildu dira Baionan osasun krisiak langileak egoera are larriagoan utzi dituela salatzeko

Manifestazioa egin dute Baionan CGT, FSU eta ikasle sindikatuek deituta osasun krisiak langileak egoera are larriagoan utzi dituela salatzeko. LAB ere batu da eta bertan izan dira sektore publiko zein pribatuko langileak. Bien bitartean, Ipar eta Hego Euskal Herriko mugek itxita jarraitzen dute, birusaren hedapena gutxitzeko helburuarekin.

Koronabirusak 85 hildako utzi zituen pasa den astean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Koronabirusak 85 hildako utzi zituen pasa den astean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eusko Jaurlaritzak argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan 1.057 positibo berri atzeman dituzte, 16.592 test diagnostiko egin ostean, eta positibotasun tasa %6,4koa da. Lurraldeka aztertuz, 163 Araban detektatu dituzte, 553 Bizkaian eta 333 Gipuzkoan.

Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko muga kolapsatuta

Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko muga kolapsatuta ikusi daiteke Frantziako Estatuak ezarritako neurri berriarekin. Esaterako, igandean Ipar Euskal Herrian etxeratze-agindua indarrean sartu eta gutxira, seietan errepidea kolapsatu egin zen bidaiariak etxera itzultzeko presa zuten ibilgailuekin, erosketetan eta salmentetan aisialdian jardun ondoren. Horren harira, Pirinio Atlantikoetako Prefeturak ohar baten bidez ohartarazi zien Ipar Euskal Herriko herritarrei ezin dutela muga zeharkatu salmentetan eguna pasatzeko.

Gaizka Zabarte (Zaldibar Argitu): “Urtebete igaro da Joakin Beltran etxetik lanera irten zenetik”

Otsailaren 6an urte bat beteko da Zaldibarko luizia gertatu zenetik. Bi langile hil zituen ezbeharrak eta erantzukizunaren ezbaia irekita dago oraindik. Gurean Gaur Magazinean Gaizka Zabarte Zaldibar Argitu plataformako kidea izan da hortaz hitz egiteko.

Osasun sistemetako egoera kezka nagusi bihurtu da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Azken 24 orduetan 908 positibo berri atzeman ditu Osakidetzak, 13.184 test diagnostiko egin ondoren. Beraz, kopuru hori aintzat hartuz positibotasun tasa %6,9koa da. Lurraldeka aztertuz, Araban 112 kutsatu berri detektatu dituzte, Gipuzkoan 259 eta Bizkaian atzeman dira positibo gehien, 527. Osasun sistemak ere kezka nagusi dira, agerikoa baita kasuen gorakada. COVID-19 gaitzak jotako 80 pertsona ospitaleratu zituzten atzo EAEn. Guztira, 586 daude jada ospitaleetan.

Azken orduan 952 kutsatze berri atzeman dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Eusko Jaurlaritzak argitaratutako datuen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan azken 24 orduetan 952 positibo berri atzeman dituzte eta positibotasuna tasa %8,2koa da. Bestalde, egunez egun goraka doa Euskal Autonomia Erkidegoko intzidentzia tasa ere; azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 667 norbanako atzeman baitituzte.
hamaika telebista

Image