Gizartea

All Stories

100 positiboetatik behera laugarren egunez Nafarroan

Nafarroako Gobernuaren datuen arabera, atzoko egunean 92 koronavirus kasu zenbatu ziren. Laugarren egunez 100 kasuetatik behera mantendu da foru erkidegoa. Herenegun baino 26 kasu gehiago dira, hala ere aurreko asteko datuekin konparatuz beherakada nabaria izan da, 134 kasu zenbatu ziren eta.

COVID-19aren Liburu Zuria, iparrorratz izan eta urratsak emateko

COVID-19aren Liburu Zuria argitaratu dute arlo desberdineko 40 adituk baino gehiagok. Hausnarketa kolektiboa erabiliz txostenak hezkuntza, ekonomia, osasuna eta arlo sozialelako 175 proposamen jaso ditu. Gauzak horrela, adituek gizartean eztabaida sustatu nahi dute eta horregatik, herritarrek dokumentua taldearen webgunean lor dezakete; covid19liburuzuria.eus helbidean.

Igandean “30 Herri Urrats ttiki” ospatuko dituzte Boga lelopean

Igandean, maiatzaren 9an, ospatuko da Herri Urrats. Egun bizi dugun pandemia dela eta, osasun neurriek bigarren urtez festa antolatzea eragotzi dute. Hori hala, Ipar Euskal Herriko ikastolen jaia antolatzen duen elkarteak aurtengo edizioa formatu berritzaile batean gauzatuko du. Egoera sanitarioagatik ikastola bakoitzak bere egitaraua prestatuko du Boga lelopean 30 Herri Urrats ttiki gauzatuz Ipar Euskal Herriko 30 ikastolen bidez.

Urkulluk arratsaldean zehaztuko ditu alarma osteko neurriak LABIren bilera amaitzean

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren bermea lortuz gero, Iñigo Urkullu lehendakariak EAEren itxiera eta etxeratze-agindua mantenduko ditu datorren astean, koronabirus kasuen intzidentzia handia dela eta. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren eztabaida gaur ezagutuko da, eta ondoren, hori kontuan izanik, LABIren Aholku Batzordea bilduko da neurri berriak zehazteko.

EAEko Auzitegi Nagusiak bihar emango du Urkulluk bidalitako dekretuaren zirriborroaren epaia

Jaularitzak maiatzaren 10ean sartu nahiko luke indarrean bihar onartuko duen lege-dekretua, alarma egoera bukatzeak sortuko duen lege hutsunea betetzeko. Dekretu horren zirriborro bat bidali zioten atzo EAEko Justizia Auzitegi Nagusiari, eta auzitegiak gaur aztertuko du. Bihar emango dute epaia. Testuinguru honetan, Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak gogor kritikatu du Urkulluren Gobernua egiten ari den pandemiaren kudeaketa.

Urkullu lehendakariak esan du ez duela Kantabriako presidentearekin hitz egin

Urkulluk adierazi du ostiralean onartuko dutela neurriak egoera berrira moldatzeko balioko duen dekretua, baina oraingoz ez du neurririk zehaztu. Atzo, ordea, Kantabriako Gobernuko presidenteak jakitera eman zuen Urkulluk adierazi ziola Euskal Autonomia Erkidegoan itxiera perimetralari eusteko asmoa zuela Jaurlaritzak. Informazio horren aurrean, Urkullu lehendakariak gaur bertan adierazi du ez duela Kantabriako presidentearekin hitzik egin.
hamaika telebista

Image