Skip to main content

LAB sindikatuak, zerbitzu publiko duin batzuen alde manifestazioa egin du

Sindikatuak

LABek «enplegu publiko duin baten alde». Negoziazio kolektibo propioa eskatu du, Iruñean egindako manifestazio baten bidez. Administrazio guztiei eskatu die «eremu bakoitzeko negoziazio kolektiboa errespetatu eta Madrilgo mugak eta murrizketak gainditzeko akordioak berma ditzatela».

Isabel Artieda LABeko Administrazioko arduradunak azaldu duenez, «UGTk, CCOOk eta Espainiako Gobernuak lortu duten akordioak, KPIk igotzen duenaren oso azpitik finkatzen ditu berriro soldata igoerak; hau da, erosteko ahalmena galtzen dugu berriro». Gainera LABeko arduradunak kritikatu duenez, "Madrilen hartzen diren erabakiak, Nafarroako Gobernuaren oniritziarekin, beti dira Nafarroako langileen eskubideen aurkako erasoak”
Hori dela eta, LABek berriro eskatu du «guri eragiten diguten erabakiak hemen negoziatu eta hartzeko eta Madrilgo ezarpenak bertan behera uzteko».