Grebak

All Stories

Gureak enpresako langileek bigarren greba eguna dute gaurkoa

Gureak enpresako langileek deitutako hiru greba egunetatik bigarrena dugu gaurkoa, atzoko kontzentrazioaren ondoren, gaur langileek, martxa bat deitu dute, Noainen aurkitzen den lantokitik, Nafarroako Audientziaraino, bertan izanen zelako gaur, enpresak langileen aurka irekitako epaiketaren bista. ELA LAB eta UGT sindikatuek babestutako greba izaten ari da, eta audientziaren aurrean, ordezkari sindikalek adierazi dute, zuzendaritzak ez duela onartzen langileek dituzten aldarrikapenak, alde batetik baja egunak, lehenengo egunetik ordainduak izatea, eta bestetik, soldaten eguneraketa, KPIarekin. Gauzak horrela, sindikatuek adierazi dute langileak gogotsu daudela eta mobilizazioekin aurrera jarraitzeko asmoa dutela. Bihar manifestazioa deitu dute, enpresak egoitza duen poligonoan.

Bizkaiko metal arloko milaka langile irten dira kalera lan hitzarmen duin bat eskatzeko

Jarraipen zabala izan du gaurkoan ere Bizkaiko metal arloko grebak. Sindikatuen arabera langileen %85ak egin du bat greba deialdiarekin. Patronalak, aldiz, parte hartzea %20koa bakarrik izan dela dio. Bilbon, milaka izan dira sindikatuek hiriaren erdigunean deitutako manifestazioarekin bat egin dutenak. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuez gain, manifestazioarekin bat egin dute ESK, USO, CNT eta CGT-k ere. 6.000 lagun inguru, naiz.eus-en arabera. Sektoreko lan hitzarmen bat eskatzen dute langileek.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image