“Gure eskualdearen etorkizunaren alde” lelopean bildu dira Arabako zenbait ardandegidun EAEko Auzitegi Nagusiaren autoaren aurka. Gasteizko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean bildu ziren babesgabetasun- eta desberdintasun-egoera salatzeko.

“Gure eskualdearen etorkizunaren alde” lelopean bildu dira Arabako zenbait ardandegidun EAEko Auzitegi Nagusiaren autoaren aurka. Gasteizko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean bildu ziren babesgabetasun- eta desberdintasun-egoera salatzeko.
Implika hezkuntza zentroak gutxienez 87 pertsona kaleratu nahi ditu Bilbon, dagoeneko iritsi dira kaleratze gutunak. Langileek helegitea jarri diote erabakiari ELA sindikatuaren babesarekin, eta litekeena da epaitegietan amaitzea.
Hasieran enpresak 100 langile kaleratu nahi zituen, baina negoziazioen ostean kaleratze kopurua jaitsi zuen, eta lan urte bakoitzeko 33 laneguneko kalte-ordaina eskaini zuen, urte bateko soldataren mugarekin. Langileek, baina, ez zuten onartu. Langile batzordeko hamahiru kideen gehiengoak aurka bozkatu zuten, tartean ELA sindikatuko zazpiek.
2030erako CO2 isuriak %62 murriztea da europarlamentarien helburua. Horretarako, Isurien Salerosketa Plana eta Karbonoaren Mugak Doitzeko Mekanismoa erreformak onartzeko bozketa egin dute eta baiezkoa izan da nagusi. Bi egitasmo horiek Fit for 55 izeneko lege proiektuaren baitan daude.
Eusko Jaurlaritzako, Confebaskeko eta CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariak bildu dira asteazken honetan, bertan hurrengo hilabeteetarako eginbeharren programa osatu dute. Itunaren oinarriak dagoeneko finkatu dituzte gizarte eragileek, eta horregatik oso pozik azaldu da Nerea Melgosa sailburua.
Hiru helburu nagusi izango ditu zaintzen aldeko itunak: zaintza behar duten pertsonen “ongizatea” bermatzeko politikak sustatzea, sektoreak jasaten duen genero arrakala desagerraraztea, eta sektore horretan kalitatezko enplegua sortzea.
Hurrengo hilabeteotan gazteen enpleguaren kalitatearen aldeko itun baterako oinarri komunak aztertuko dituzte eta 45 edo 50 urtetik langileen okupazio tasak handitzeko programa bat diseinatuko dute.
Hego Euskal Herriko egoera sozioekonomikoaren azterketa argitaratu berri du Ipar Hegoa fundazioak. Bada, ikerlan horren ondorioek Maiatzaren Lehenean kaleak betetzeko arrazoiak indartu egiten dituela adierazi du LAB sindikatuak. Hala, M1erako sindikatu abertzaleak zortzi mobilizazio antolatu ditu eta horietan antolakuntza eta borrokarako deia berretsiko du LABek. ‘Egiteko beste modu bat’ lelopean deitu ditu protestak eta herritarrei dei egin die krisia egiturazkoa dela salatzeko eta haien arduradunak seinalatzeko.