Onartuz gero, ia bost milioi sinadura bildu beharko dituzte erreferendumaren aldekoek. Hala ere, ez da inoiz RIP motako erreferendum bat egin.
Bestalde, pentsio erreformaren aurkako datorren mobilizazioa ekainaren 6an izango da.Ekainaren 8an, LIOT taldeak aurkeztutako lege proposamen berri bat bozkatuko du Frantziako Asanblada nazionalak. Lege proposamenak legezko adina 64 urtera atzeratzen duen artikuluaren indargabetzea eskatzen du.
