Image

Ekonomia

All Stories

Lan gatazka batzuen errepasoa

Lan gatazka batzuen korapiloa askatzen doan bitarten, edo bidean behintzat, beste batzuena, aldiz, tinkotzen doa, Bizkaiko zahar etxeena kasu. Hori bai, bertan behera utzi dute Nafarroan Kopako finalerako deitutako autobusen greba, eta gaur, gainera, epaileek eta fiskalek Justizia Ministerioarekin bilera dute, eta adostasuna lortuz gero, maiatzaren 16tik aurrera deitutako greba mugagabea bertan behera gera daiteke. Bestalde, gipuzkoako metalgintzan akordioa gero eta gertuago dago. Baina zaintza sektorean egoera bestelakoa da, eta greba gehiago iragarri dituzte sindikatuek.

Bizkaiko esku-hartze sozialean grebara deitu dute maiatzaren 24rako eta 25erako

ELA, CCOO, LAB eta ESK sindikatuek bi greba egun deitu dituzte Bizkaiko esku-hartze sozialaren sektorean, maiatzaren 24an eta 25ean alegia. Urte eta erdi baino gehiago hitzarmena berritu gabe egon ondoren, hala, langileek aurrerapauso bat ematea erabaki dute, osasuna arriskuan jartzen duten eta lan-baldintzak probatzen dituzten neurrien aurka borrokatzeko

Ikusezinak izateari uzteko, greba deitu dute aniztasuna funtzionaleren sektoreko hainbat batzordek

Aniztasun funtzionalaren sektoreko Gaude, Gorabide, Madres Mercedarias eta Aspace enpresetako batzordeek bi greba egun deitu dituzte, hitzarmenen blokeoa salatzeko. Maiatzaren 8an eta 9an euren lan hitzarmenak eguneratzeko negoziazioen desblokeoa eskatzeko lanuztea egingo dute, baita egoeraren erantzule den Bizkaiko Foru Aldundia seinalatzeko ere.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image