Image

Ekonomia

All Stories

1.080 euroko gutxieneko pentsioaren aldarriak berriro kaleak bete ditu

1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatu dute ehunaka lagunek larunbatean, Euskal Herriko Pentsiodun Mugimenduak hegoaldeko lau hiriburuetan egindako manifestazioetan. Mugimenduak ohartarazi duenez, gutxieneko pentsioek igoera izango duten arren, igoera hori ez da nahikoa eta urrun gelditzen da 1.080 euroko eskaeratik.

Hipotekaren sarrera ordaintzeko abalak emango ditu Madrilgo Gobernuak

Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak onartu du hipotekaren % 20ri aurre egiteko abalak ematea ahalbidetzen duen neurria. Eta nork eska ditzake? Ba adingabeak dituzten familiek zein 35 urtetik beherako gazteek. Abalek ez dizkiete kosturik eragingo onuraduinei, eta 2025eko abenduaren 31ra arte eskatu ahal da, baina neurria beste bi urte luza daiteke.

Bizkaiko metalgintzako hamar grebalarik deklaratu behar izan dute ikertu gisa

Bizkaiko metalgintzako hamar grebalarik deklaratu behar izan dute Barakaldoko epaitegietan, lan gatazkako piketeetan eta mobilizazioetan parte hartzeagatik. Gainera, Maiatzaren 15ean beste bi pertsona gehiago pasa beharko dira epaitegitik. Hala, goizean, LAB, CCOO, UGT, CNT, CGT ETA ESK sindikatuek deituta, agerraldia egin dute auzipetuei babesa adierazteko. Era berean, salatu dute salaketa horiek Ertzaintzak egindako muntaietan oinarrituta daudela.

Lau greba egun deitu dituzte Lasarteko Michelineko sindikatuek

Ekainaren 5ean eta 19an eta uztailaren 10ean eta 11n egingo dituzte grebak. Sindikatu guztiek plataforma bat osatu dute negoziazio mahaian. Ostegunean izango dute hurrengo bilera. LAB, CCOO, UGT, ELA eta CSI sindikatuetako ordezkariek osatzen dute batzordea, eta soldataren kontzeptu guztiak inflazioa adina igotzea babestu dute.

Bestalde, LABek igorritako oharrean azaldu duenez, negoziazio mahaian lor daitezkeen akordio horiek langileek berretsiko dituzte erreferendum loteslearen bidez.

Begoñe Markina, Gorabide: “Urte hauetan galdutako erosmen ahalmena berreskuratzea eskatzen dugu”

Gorabidek, Aspacek, Madres Mercedariasek eta Gaude aniztasun funtzionaleko sektoreko langileek bi eguneko greba bateratua egin dute, eta gurekin izan dugu Begoñe Markina Gorabideko langilea. Azaldu du erantzuna “primerakoa” izaten ari dela, eta atzo eta gaur egin dituzten ekintzetara jende ugari hurbildu dela: “Entzun gaituzte”.
Gorabideko langileak salatu du 2019an amaitu zitzaiela hitzarmena, eta urte hauetan guztietan ez dutela hitzarmenik berritu: “Pandemia garaian esaten ziguten ezinbestekoak ginela, eta orain ikusezinak gara”. Nabarmendu du pandemia garaian ez zutela bilerarik izan, lehentasuna zerbitzua ematea zelako. Salatu du, ordea, orain urte horietakoa galdutzat ematea nahi dutela arduradunek: “Esaten digute galdutakoa galduta dagoela, baina guk eskatzen dugu urte hauetako erosmen ahalmena berreskuratzea, eta baita beste kontu batzuk ere: kontziliazio neurriak eta kontratu berri duinak”.
Markinak salatu du ez Aldundiak, ez eta elkartearen zuzendaritzak ere ez dutela mugimendurik egin, eta batek bestearen gainean jartzen duela ardura: “Aldundiak esaten digu enpresaren eta lankideen artean konpondu beharko ditugula gure diferentziak, eta gero, Aldundira jo. Aldiz, enpresaren zuzendaritzak dio Aldundiak ez duela laguntzen hitzartutako gauzak martxan jartzen”.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image