Euskal Herria

All Stories

ELA: “Aldundiari askotan biltzeko eskatu diogu eta inork ez digu kasurik egin”

Gipuzkoako zahar etxeetako egoera “inhumanoa” dela salatu dute. Hala azaldu digute egoitzetako hainbat langilek egoera salatzeko egindako agerraldian. Txaran ez ezik, egoera erresidentzia gehiagotan errepikatzen da. Egoiliar batek ohean 14 ordu pasa dezake ezer jan gabe.
Txomin Lasak (ELA) azpimarratu du askotan eskatu zaiola Aldundiari biltzeko baina ez dutela kasurik egin. Langileek dituzten baldintzak eta egoiliarren egungo egoera konpontzea ezinbestekoa dela.

Iberdrolak berriztagarrien proiektuak etetea erabaki du, Madrilek hartutako neurrien aurrean

Iberdrolak berriztagarrien proiektuak geldiaraztea erabaki du Espainiako Gobernuak argindarraren faktura ez igotzeko hartutako neurriei erantzuteko.

Argindarraren eta erregaiaren prezio igoerak bultzatuta, Kontsumorako Prezioen Indizea azken 13 urteetako altuena da; %3,3koa da Hegoaldean.

LAB sindikatuak "burujabetza bizitza duinerako" mobilizazioa eta ekitaldia egin du Bilbon

LAB sindikatuak enplegua, zaintza lanak eta aberastasunaren banaketa aldarrikatu ditu Bilbon. "Burujabetza bizitza duinerako. Vamos hacia el cambio" lelopean, martxa Lakuako egoitzan hasi da, Bilbon, eta Iberdrola Dorrean amaitu da. Bertan Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko idazkari nagusiak parte hartu du.

Lakuak Tubacexeko akordioa bidean dela ziurtatu du, baina langile batzordeak sinatu eta adostu gabe dagoela ohartarazi du

Gasteizko Gobernuko iturriek aurre-akordioa iragarri dute gaur goizean Tubacexen. Hala ere, akordioa sinatu gabe dagoela ohartarazi du enpresa batzordeak, eta zuhurtzia eskatu du.

Lan eta enplegu sailaren informazioaren arabera Tubacex aurre akordioaren bidean dago. Hala ere, Tubacexeko langile batzordeak informazio hori gezurtatu du, eta akordioa sinatu gabe dagoela ohartarazi du. Langile batzordeak azaldu duenez, zerrenda bat bidali dio zuzendaritzari zehaztuz zenbat langile leudekeen prest enpresatik ateratzeko, eta zenbat bertan gelditzeko.

Gauzak horrela, langile batzordeak salatu du Lakuak informazio hori filtratu egin duela, eta langile batzordeak hedabideetatik jaso dutela informazioaren berri. Horregatik, batzordeak bilera bat eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.

hamaika telebista

Image