Euskal Herria

All Stories

LABek greba orokorra aldarrikatu du “Euskal Herritik eta Euskal Herrirako”

LAB sindikatuak kurtso hasieran markatzen ari diren aktualitateko gai nabarmenak hizpide izan ditu, tartean, Europako Funtsak eta Madrilgo Elkarrizketa Sozialaren egitura kritikatu du. Horrez gain, "Euskal Herritik eta Euskal Herrirako" greba orokorra aldarrikatu du, eta bidez batez, jakinarazi du gehiengo sindikalak bat egiten duela ideia horrekin.

Maria Txibitek esan du Nafarroan ez dutela etxeratze agindua berriz ezartzeko asmorik

Nafarroan koronabirusaren aurkako neurriak astez aste berritu dituzte, eta Maria Txibitek esan du dagoeneko ez dutela etxeratze agindua eskatuko, datuek hoberantz egin dutela ikusita. Zentzu horretan, orain neurriak arindu egin behar direla adierazi du.

Bien bitartean, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gauerditik indarrean dira Jaurlaritzak adostutako koronabirusaren aurkako neurri berriak. Gaurdanik jarduera guztietan baimendutako gehieneko edukiera % 60koa da lokal eta instalazio guztientzat, ostalaritzan salbu, % 50ekoa baita. Aldiz, futbol-estadioetako edukiera % 30era handitu da.

Donostiako metroaren obra eten dezatela eskatzeko protesta egin du Satorralaiak

Satorralaiak Donostiako Metroaren obra geldi dezatela eskatzeko protesta egin du Miramar Jauregiko aparkalekuan, azpiegitura "behargabekoa, kaltegarria eta xahuketa ekonomiko itzela" dela iritzita. Satorralaiak salatu du Euskal Trenbide Sareak eta obrako enpresa adjudikatzaile berriek abuztu betean berriz abiatu dituztela Easo Plazatik Kontxara egin asmo duten tunelaren zulaketa-lanak.

hamaika telebista

Image