Image

Euskal Herria

All Stories

Elma Saiz PSNren Iruñeko alkategaia alkate izateko aurkeztuko da

Adierazi du harremanetan jarriko dela Geroa Bai-rekin eta Zurekin Nafarroarekin, aginte makila hartzeko helburuarekin. PSNk bost zinegotzi lortu zituen igandeko hauteskundeetan eta Udaleko hirugarren indarra bihurtu zen horrela. Saizek ziurtatu du ez diela alkatetzarik emango ez UPNri ez EH Bilduri.

ELAk salatu du Aurkautik ukatu egin diela suhiltzaileei oposizioak euskaraz egiteko aukera

Iazko azaroan, suhiltzaile ugarik oposizioak egin zituzten Gipuzkoan eta Araban. Parte hartzaile batzuek proba psikoteknikoa euskaraz egin nahi zutela adierazi zuten, baina antolatzaileek ez zieten aukera hori eman. Horren ondorioz, hainbat suhiltzailek Arartekoari kexa bat helarazi zioten, eta hark ebatzi du euskaldunen hizkuntza eskubideak urratu direla.

ELA sindikatuak auzi eske bat jarri du epaitegietan eta Arkautiri exijitu dio azterketako atal hori baliogabetzea.

Iker Casanova (EH Bildu): "Bizkaian mapa politiko berria osatu da"

Bizkaian ere EH Bildu alternatiba da. Eta lurraldean sinesgarritasuna zein zilegitasuna duela koalizioak adierazi du Iker Casanova alderdiko Bizkaiko Foru Aldundiko hautagaiak. EH Bilduk Bizkaian 17.000 bozka gehiago lortu ditu, eta koalizioaren ustez, horrek esan nahi du abstentzioa diferentziala izan dela.

Lurdes Imaz, EHIGE: “Eskola publikoen sare indartsua izatea ezinbestekoa da”

Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren 30. edizioa ospatuko da datorren igandena Mungian, Jagon eskola publikoa lelopean, eta gurekin izan dugu Lurdes Imaz EHIGEko koordinatzailea. Imazek nabarmendu du programa zabala prestatu dutela iganderako zein larunbaterako: “Esfortzu handia egin dugu herritarrek asteburu pasa polita pasatzeko aukera izan dezaten”.
Imazek nabarmendu du eskola publikoa “babestu” egin behar dela “herri honen altxor handia” delako, eta garrantzitsutzat jo du eskola publikoen arteko saretzea bultzatzea ere: “Mungialdeako sei eskola publikok hartu dute parte antolakuntzan, eta garrantzitsua da eskola publikoak elkarrekin aritzea eskola publikoaren sare indartsua eskaintzeko herritarrei”.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image