20 urteko migratzaile bat da Bilboko edukiontzi batean hilda aurkitu duten pertsona. Uste denez, gaztea edukiontzira sartu zen lotara, eta ez zen konturatu zabor kamioia iritsi zela.

20 urteko migratzaile bat da Bilboko edukiontzi batean hilda aurkitu duten pertsona. Uste denez, gaztea edukiontzira sartu zen lotara, eta ez zen konturatu zabor kamioia iritsi zela.
Ipar Euskal Herrian goi mailako ikasketak euskaraz egiteko izenpedura kanpaina abiatu du Xuti Gazte! mugimenduak. Goi mailako ikasketak egiteko adinean 5.000 gazte euskaldun daude Ipar Euskal Herrian, %19. Aldiz, Unibertsitateak euskaraz lizentzia bakarra proposatzen duela deitoratu dute. Izan ere, gaur egun, Ipar Euskal Herrian euskaraz ikasteko goi-mailako aukera bakarra PAHUk Baionan eskaintzen duen Euskal Ikasketak literatura eta hizkuntza karrera da.
Gutuna, Baionan eta Angelun kanpusak dauzkan Paue eta Aturriko Herrietako Unibertsitateko lehendakariari eta errektoreordeari, Pirinio Atlantikoetako Departamentuko Hezkuntza Nazionalaren zerbitzuen zuzendariari eta Baionako Ikuskariari, eta EHUko errektoreari bideratu diete beraien aldarrikapenekin.