Gaur ere piketeak egin dituzte Tubacex enpresaren aurrean dagoen errepidean. Aiaraldeako Guardian eta Autoglas enpresetako langileak piketeetara batu dira gaur, beraien babesa eta elkartasuna adierazteko. Bere aldetik, Lakuak gatazkaren bitartekari izatea proposatu du.
Txertoa jasotzeko, ahal dela, osasun-zentrora bertara joan beharko da. Horretarako, 25 txertaketa-gune inguru identifikatu dituzte, eta kopuru hori beharren arabera handitu ahalko dela adierazi dute. Edonola ere, lurralde bakoitzeko gune bat ezarri da, nagusiak ibilgailuan joan daitezen eta ibilgailutik irten gabe, txertoaren lehen dosia jar dezaten.
Hurrengo ikasturtetik aurrera, Ipar Euskal Herriko ikasleek hilekorako produktu higienikoak doan izango dituzte unibertsitateetan. Hala iragarri zuen atzo Frederique Vidal Frantziako Goi Irakaskuntza eta Berrikuntza ministroak. Neurri horren bidez, pobrezia menstrualari aurre egitea da asmoa.
Bestalde, Nafarroan lan egiten duten sasoikako langile guztiei PCR probak egingo dizkie. Neurri hori iaz jarri zen abian, eta sektore horretan COVID-19k eragindako kutsatzeei aurrea hartzeko helburua du.
Koronabirusaren bilakaera ikusita nabaria da beheranzko joera. Eguneko atzemandako positiboen kopurua gutxitzen doa pixkanaka. Azken egunean 428 positibo berri atzeman ditu Osakidetzak 9.035 test diagnostiko egin ondoren, eta positibotasun tasa %4,7koa da.
Lurraldeka aztertuz, Bizkaian detektatu dituzte kutsatze berri gehien, zehazki, 265. Araban, aldiz, 57 eta Gipuzkoan 106. Hain zuzen, Gipuzkoako Oñati udalerria da kezka handien sortu duena, izan ere, 1000tik gorako intzidentzia metatua duen herri bakarra da.
Nafarroan atzemandako kasu positiboen kopuruak% 32,39 egin zuen behera joan den astean, 432 infekzio erregistratu ostean; aurreko zazpi egunetan, berriz, 639 izan ziren.
Xabier Baldak hainbat zaldi galdu ditu asteburuko suteen ostean. Patxi Lazkanotegik, aldiz, zortea izan duela aitortu du bere ardiak mendiaren bestaldean zeudela, eta horrek salbatu dituela.
AEKn, Bultza euskaltegiak!-Bultza euskara! izeneko dinamika jarriko dute abian, aurten ere euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko. Horren baitan, gutun bat helaraziko diete AEKtik Euskal Herriko administrazio nagusiei datozen urteetan euskalduntze mugimenduak nolako baldintzak izan behar dituen jasota. Bestalde, herritarren bultzada nahi dute, aurten ere euskararen lekukoa, euskaltegien aldeko bultzada, kalean egon dadin.
Euriaren etorrera eta tenperaturen beherakada azken su fokoak itzaltzeko lagungarri izan dira. Nafarroako Gobernuak eta Baionako gendarmeriak gertatuakoa ikertzeari ekin diote.