Image

Euskal Herria

All Stories

Espekulazioaren salaketa eta ama lurraren defentsa egin dute Senperen

Milioi bat eurotik gora salgai den etxalde baten salmenta salatu du herritar talde batek. Etxaldearen prezioa Saferrak estimatzen duena baino hiru aldiz garestiagoa da. Horregatik guztiagatik, kezka adierazi dute “krisi sozial” eta “ekologikoaren” inguruan, eta ondasun natural komunak defendatu dituzte.

Abortuaren legearen erreforma gauzatzeko galdegin die Monterok erkidegoei

Gutun baten bidez jakinarazi die Berdintasun Ministerioak autonomía erkidegoei. Ministroak erkidegoei gogorarazi die kontzientzia eragozleak ez diren profesionalak izan behar dituztela. Horregatik, emakumeei abortatzeko eskubidea bermatzen dieten sendagileak kontratatzeko deia egin die erkidegoei.

Haurdunaldia osasun sare publikoan eteteko aukera bermatu behar dela dio arauak, eta emakumeen etxetik ahalik eta hurbilen. "Legea oso argia" dela dio gutunean Ministerioak.

Bilboko suhiltzaileek agindutakoa ez betetzea leporatu diote udal gobernuari

Martxa bat egin dute Miribillako parketik udaletxera. Bertan, udal plantillarekin batera, Juan Mari Aburtoren tokiko gobernuak negoziazio mahaian egindako promesak bete ditzala eskatu dute.

Suhiltzaileek duela hilabete batzuk hasi zituzten protestak, jokabide suiziden aurrean jarduteko beharrezko prestakuntza ukatu zietenean. Kolektiboaren eskaeren artean dago suhiltzaile-parke berri bat eraikitzea, Deustuko behin-behineko parkea ordezkatzeko, 11 urte baitaramatzate bertan lanean. Era berean, kritikatu egin dute osasun-langileen lanak egin behar izatea baliabide faltagatik.

Arabako Lurralde Auzitegiak erabaki du "De Miguel auziko" bost kondenaturi kartzela zigorra kentzea

Ainhoa Bilbao, Iratxe Gaztelu-Urrutia, Iñaki Echaburu, Josu Arruti eta Sergio Fernández enpresariak dira. Auzitegiak dio zigorrak 2 urtetik beherakoak direla, ez dutela aurrekari penalik eta erantzukizun zibila ordaindu dutela.

Oraindik, igortzeke daude beste zazpi kondenaturen epaiak. Horien artean, ustelkeria trama horretako arduradun nagusienak daude. Izan ere, De Miguelen, Telleriaren eta Otxandianoren espetxeratzeaz erabaki beharko du Auzitegiak. Xabier Sanchez Robles soilik espetxeratu dute.

Alaitz Ajuriagerra, Jauzi ekosoziala: “Negozio nitxo berde bat saltzera etorri dira BECera”

Munduko Bankua klima larrialdiari buruz eztabaidatzen ari da egunotan BECen, eta hainbat eragilek protestak deitu dituzte. Alaitz Ajuriagerra Jauzi Ekosozialeko kideak salatu du klima larrialdiari aurre egiteko “negozio nitxo berde bat saltzera” etorri direla, “neooptimismoan” oinarritutako soluzioak ematera, eta “lobby energetikoen eta elite ekonomikoen artean negozioa” egitera.
Erakunde horiek jo ditu, ordea, krisiaren “erantzuletzat”, eta horren aurrean, “bestelako eredu eta politika publikoak” behar direla azpimarratu du: “Krisi ekologikoaz gain, hainbat krisi bizitzen ari gara gizartean, eta erantzun bateratu eta integralak behar ditugu”. “Aliantza garaia” dela dio, eta nabarmendu du soluzioa herritarrengandik etorriko dela, eta ez elite ekonomikoengandik.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image