Euskal Herria

All Stories

Frantziako Gobernuak jaso duen txostenak murgiltze eredua mantentzearen alde egin du

Maiatzaren 21ean Frantziako Konstituzio Kontseiluak hizkuntza gutxituen aldeko legea atzera bota ondoren, Jean Castex lehen ministroak bi diputatu, Christophe Euzet eta Yannick Kerlogot, ezarri zituen horri buruz txosten bat egiteko eta ezagutzera eman dute. Txostenak itunpeko eskolek pairatzen duten ziurgabetasun jurikoari ez dio konponbiderik eman. Izan ere, txostena konstituzioa aldatzearen kontra kokatzen da, eta aldi berean, murgiltze eredua mantentzea ere gomendatzen du.

Hilabete da Arbonako okupazioa hasi zenetik

Pasa den ekainaren 23an ELB sindikatuak eta Lurzainda elkarteak Arbonako lurrak okupatu zituzten. Izan ere, 15 hektareako lursaila salmenta espekulatibo bidez, hiru milio euroan saldu nahi dio jabeak Parisko erosle aberats bati. Hortaz, espekulazioaren kontra eta laborantza lurren babesaren alde hamaika ekintza egin dituzte. Ez dute etsi oraindik.

Epaileek absolbitu egin dituzte 'Costumeoro auzian' auziperatutako lau funtzionarioak

Irune Costumeroren auzian, epaileek absolbitu egin dituzte lau auzipetuak, Bizkaiko Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatu Sergio Murillo da horietako bat, beste hirurak diputazioko haurren arretarako hiru langile dira. Hala ere, Costumerok iragarri du errekurtsoa aurkeztuko duela. Bien bitartean, Bizkaiko Foru Aldundiak deitoratu du auziak akusatuei eragin dien kalte konpezina eta bidegabea dela.

Pandemia hasi zenetik, daturik altuenak zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian: 2.235 positibo

Covid-19aren datuen hazkundea etengabea da eta pandemia hasi zenetik inoiz atzeman diren daturik altuenak zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian Osakidetzak eta Osasunbideak.

Lurraldeka aztertuz, Araban 204 kutsatu zenbatu dira azken egunean, 482 Gipuzkoan, 434 Nafarroan eta daturik kezkagarrienak Bizkaikoak dira. Kutsatzeen buruan doa, 1.078 positiborekin.

Egoeraren larritasuna ikusirik, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak atzo adierazi zuen gaur bilduko den Labi aholku kontseiluak "beharrezkoak diren neurriak" hartuko dituela.

2030 Agendaren arloan egindako aurrerapenak aztertu dituzte Urkulluk eta Belarrak

Iñigo Urkullu lehendakaria, Jonan Fernandez Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkariarekin batera, Ione Belarra Gizarte Eskubide eta 2030 Agendaren ministroarekin bildu da gaur goizean. Lehendakaritzan egindako bileran, Euskadin Garapen Iraunkorreko Helburuen arloan egindako aurrerapenak errepasatu dituzte.

Lucart taldearen ekoizpen-lerroaren inaugurazioan izan da Urkullu lehendakaria

Italiako Lucart taldearen ekoizpen-lerroaren inaugurazioa dela eta Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen sailburuak Arabako paper-lantegia bisitatu dute, gaur goizean. Lucart taldeak tissue papera ekoiztu eta eraldatzen du, eta horrez gain, xaboiak eta detergenteak ekoizten ditu enpresak. Gaurkoan, eskuak lehortzeko eskuoihalak egiteko linea automatiko berria inauguratu du talde italiarrak. Izan ere, makina berritzaileak makina tradizional baten bikoitza ekoizten du.

hamaika telebista

Image