Euskal Herria

All Stories

Giza eskubideak errespetatuko dituen migrazio-politikak eskatu ditu Marea Horiak

Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak Marea Horia izeneko ekintza egin zuen beste urte batez abuztuaren 21ean Plentzia eta Gorlizko hondartzetan. Ekitaldian, erakundeek eta gobernuek migratzaileen giza eskubideak errespetatuko dituzten politikak har ditzatela eskatu zuten gerturatutakoek, eta gogorarazi zuten Europar Batasunak erantzukizuna duela Afganistango egungo krisian.

Gehiengo sindikalak lan heriotzak salatu ditu Lakuako Gobernuaren Bilboko egoitzan

Gehiengo sindikalak Derion izandako azken lan istripua salatzeko elkarretaratzea egin du astearte honetan Lakuako Gobernuak Bilbon duen egoitzaren aurrean. Aurten gutxienez 40 langile hil dira lanean Euskal Herrian, horietatik bost abuztuan. Altueratik erorita berriz, lau langile hil dira jada aurten.

Morlans, 30 urte

Hogeita hamar urte bete dira Donostian Guardia Zibilak ETAren aurka eginiko operazio entzutetsuenetako batetik.

Morlans auzoan, poliziek 'Donostia komandoko' Patxi Itziar, Jokin Leunda eta Iñaki Ormaetxea hil zituzten, hiru ordu luzeko tiroketa batean. Ezker abertzaleak eta senideek "exekuzioa" salatu zuten.

Duela 30 urteko operazio horren nondik norakoak oraindik argitzear daudela salatu dute hainbat herritarrek. Halaber, larunbatean oroimen ekitaldi bat egingo dute Morlansen, 12:00etan.

Uztailaren 14an Donibane Lohitzunen gertaturikoa aztertuko du prokuradoreak

U14 kolektiboak antolatuta frantses iraultzaren hastapena ospatzen den jai egunean, Donibane Lohizuneko kaleetan zehar egin zen manifestazioaren ondoren herriko etxearen aurrean tentsioa sortu zen auzapezaren eta manifestarien artean. Gertaerei buruzko ikerketa abiatuko du Jerome Bourrier prokuradoreak, Eric Spitz prefetak helarazitako informazioari jarraiki.

EAEko hiriguneetan nahitaezkoa da maskara erabiltzea eta tabernak 01:00ean itxi beharko dira

Jada indarrean dira LABiren Aholku Batzordeak adostutako neurri berriak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jendea ibiltzen den hiriguneetan derrigorrezkoa izango da musukoaren erabilera, eta tabernariek 01:00ean itxi beharko dute.

Nafarroan, berriz, Gobernuak foru arau bat bidaliko dio Nafarroako Auzitegi Nagusiari, etxeratze agindua ezartzeko aukera eskatzeko.

Testuinguru honetan, gaitzaren aurkako txertaketari dagokionez, hirugarren dosia jarri behar izatea litekeena dela adierazi du Carolina Darias Espainiako Gobernuko Osasun ministroak.

Iparraldera begira jarriz, Asanblea Nazionalak onespena eman dio osasun ziurtagiriaren erabilera legez orokortzeko proposamenari.
hamaika telebista

Image