Euskal Herria

All Stories

“Arrakasta osokoa” izan da Europako parlamentarien eta pentsiodunen arteko bilera

Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko kideak Bruselan izan dira bart, eta Europako parlamentariekin bildu ostean, adierazi dute "arrakasta osokoa" izan dela elkarrizketa.

Horrez gain, gehitu dute Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Kartak ez duela pentsio duinen eskubidea aintzat hartzen.

Araban azkenean ez da parke eolikorik egingo Arkamon eta Iturrietan

Aixeindar elkarteak Iturrietan, Arkamon, Labrazan eta Azazetan parke eolikoak eraikitzeko tramiteak hasita zituen, baina Jaurlaitzak elkartea ohartarazi du Arkamon eta Iturrietan haize-errotek ingurumenean eragin dezaketen kalteez. Hori hala, bi proiektu hauek bertan behera geratuko dira.

Testuinguru horretan, Gasteizen izan gara, herritarrei parke eolikoen proiektuari buruz zer iritzi duten galdezka. Entzun arabarrek diotena.

Garbiñe Aranburu (LAB): “Presio sindikal eta soziala areagotzeko momentua da”

Jaurlaritzaren egoitzatik hasi eta Iberdrolak Bilbon duen dorrearen parean bukatu da LAB sindikatuak goiz honetan burutako manifestazioa. “Burujabetza bizitza duinerako” lelopean, hamaika aldarri atera dituzte kalera, argindarraren preziotik, lan heriotzetara.

Garbiñe Aranburu sindikatuaren idazkari nagusiak hartu du hitza amaiera ekitaldian, eta, "mobilizazio ziklo berri baten hasiera" iragarri du. Pandemiaren aro berri batean murgildu garela sinetsita, datozen aldaketetan eragiteko asmoa ere agertu du, eta, une honetan borrokarako are arrazoi gehiago daudela azpimarratu du.

Natura-Ondarea Kontserbatzeko Lege berria adostu du EH Bilduk Jaurlaritzarekin

Ingurumenaren arloan, Natura-Ondarea Kontserbatzeko Lege berria adostu dute EH Bilduk eta Eusko Jaurlaritzak. Hala, natura kontserbatzeko koordinazio batzorde bat sortuko dute.

Testuinguru horretan, Araban eraiki nahi ziren lau parke eolikotatik bi bertan behera geldituko dira, haize-errotek eragin dezaketen kalteak direla eta.

5.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dituzte Aldane parke eolikoaren aurka

Urbasa-Andia Bizirik plataformak Aldane parke eolikoaren aurka 5.000 alegazio aurkeztu ditu Espainiako Gobernuak Iruñean duen Ordezkaritzan. Performance eran, naturaren aldeko eta parke eolikoaren aurkako abesti bat ere abestu dute, "gure mendien etorkizunaz erabakitzeko herrien subiranotasunaren ikur gisa".

Pentsio publikoen aldeko aldarriak Bruselan entzun dira

Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko hainbat kidek Bruselara bidaiatu dute Espainiako Estatuko beste hainbat elkarteko kideekin batera. Pentsiodunek Europako hainbat parlamentariekin bilerak egin dituzte; izan ere, pentsiodunek ohartarazi dute Europako Batzordeak pentsio publikoak malgutu eta pentsio plan pribatuak bultzatu nahi dituela.

hamaika telebista

Image