Zortzi gazte auziperatuta, Ernaik maiatzaren 7an eginiko mobilizazioetan parte hartzeagatik

Ernaik ostiral honetan jakitera eman duenez, zortzi gazte izan dira auziperatuak maiatzaren 7an mobilizazioetan parte hartzeagatik. Ehunka gazte izan ziren Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan mobilizatu zirenak, Euskal Herrian ezinbestekoa zaien burujabetza eta eraldaketa soziala aldarrikatuz. Horietako zazpi kide auziperatu dituzte, ostiral honetan erakundeak jakitera eman duenez, Ertzaintzak bere aurka kolpeka egin ondoren.

Hori hala, jazarpen horren aurkako mobilizazioak deitu dituzte, asteazken eta ostegunerako, ekainaren 23an Gasteizen, Portugaleten eta Durangon. Ekainaren 24an, berriz, Bilbon.