Uxue Barkosek argindarraren prezioaren igoeraren aurrean subirautza energetikoa aldarrikatu du

Hastear den ikasturte politiko berriari begira lan-lerro nagusiak zerrendatu ditu gaurkoan Uxue Barkosek. Tartean Nafarroako Trantsizio Energetikorako Lege proiektuaren barnean, iragarri du Garapen Ekonomikorako departamentuak Energia Trantsiziorako Agentziaren martxan jartzea ikertu eta abiaraziko duela.