Urteko azkeneko bilkuran onartu ditu Nafarroako Parlamentuak erkidegoko 2021eko aurrekontuak

Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 2021eko Foru Legearen proiektua 4.870,5 milioi eurokoa da. Horietatik, 4.481,4 gastu ez-finantzarioari dagozkio. Gastu ez-finantzarioaren muga % 5,28 igo da 2020ko aurrekontuarekin alderatuta.