Skip to main content

Urkulluk duela hamar urte 'lasaitasuna, poza eta itxaropena' sentitu zituela onartu du

Politika

Iñigo Urkullu lehendakariak 'Gazteria, Bizikidetza eta Etorkizuna' jardunaldian parte hartu du. ETAk bere jarduera armatua behin betiko utziko duela iragarri zuen jakinarazpenaren 10. urteurrena dela-eta antolatu da jardunaldi hori. "Hurbiletik ezagutu dut hainbat eta hainbat pertsona eta familiaren sufrimendua. Hura guztia amaitzen ari zela pentsatzeak lasaitasuna eman zidan, jada ez zelako sufrimendu erantsirik izango" adierazi du.