“Txiringito klientelarra” osatzea egotzi dio EH Bilduk Iruñeko udal gobernuari

Oposizioko talde nagusiak NA+ari leporatu dio “Haurrentzako Arreta Zerbitzuan kontrol politikoa ezartzeko trama osatu izana”, argudiatuta eskuineko hirukoarekin “lotura duten pertsona eta enpresekin egindako kontratazio ilegalak” barne-hartzen dituela, eta hori demostratuta.