Skip to main content

‘Txiki’ eta Otaegiri omenaldia egin diete Zarauzko hilerrian

Politika

47 urte bete dira Francoren erregimenak Juan Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi etakideak fusilatu zituela. Urteroko moduan, Txiki eta gainontzeko fusilatuak oroitzeko ekitaldia egin dute gaur, Gudari Egunez, haren hilobiaren aurrean.

Ahaztuak 1936-1977 elkarteak antolatU du ekitaldia. Martxelo Alvarezek berak hartu du hitza ekitaldiaren hasieran eta, jarraian, ohiko moduan, Txikik berak idatzitako letratik sortutako kantua abestu dute.

Amaitzeko, aurreskua egin dute bi dantzarik hilobiaren aurrean, eta Eusko Gudariak abestu dute.