Skip to main content

Tubacexeko mobilizazioengatik 20 urteko espetxe zigorra eskatu dute

Politika

Akusazioak Tubacexeko lan gatazkaren inguruko bi protestekin lotuta daude. Akusatuak mobilizazioetan identifikatutako, salatutako edo atxilotutako herritarrak dira, horietako batzuk Tubacexeko langileak, baina baita Aiaraldeko bizilagunak ere. Hori dela eta, igande honetan, ekainaren 11n agerraldi masiboa egingo dute Laudioko fabrikaren aurrean.