Skip to main content

Trenbidea zegoen lekuan proiektu urbanistikoa ez egitea erabaki dute durangarrek

Politika

Jaurlaritzak, Eusko Trenbide Sarearen bidez, Herriko trenbidearen lursail zaharretan garatu nahi duen hirigintza-proiektua geldiaraztea erabaki dute durangarrek. Durangoko historiako lehen galdeketa izan zen atzokoa eta bozkatzeko aukera zutenen %28,57k bozkatu dute, zehazki, 7.077 herritarrek. Haietatik 6.680k egin dute proiektua eten eta parte hartze prozesu bat hastearen alde.