Skip to main content

Tortura ikertzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari, atzo Iñigo Gonzalezi Estrasburgok babesa eman ostean

Politika

Atzo arratsaldean agerraldia egin zuten 2011ko urtarrilan Fernando Grande Marlaska auzitegi goreneko epaile zelarik atxilotu zituzten Iñigo Gonzalez, Jon Patxi Arratibel, Xabi Beortegi, Iker Moreno, Gorka Zabala eta Gorka Mayok. Dagoeneko haietatik hiruk Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren babesa jaso dute.