Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa ireki dute Gazteizen

Astearte honetan ireki ditu ateak ETAren Biktimen Oroimenerako memorialak. Gasteizko erdigunean eraikitako eraikina da, eta Meliton Manzanas edo Carrero Blanco bezalako ETAren biktimak ditu gogoan, baina ez ditu aintzat hartu 1976ko martxoaren 3an Zaramagako kaleetan hildako bost langileak, ezta Espainiako Estatuak eragindako indarkeriaren gainerako biktimak ere.