Skip to main content

Sortuk salatu du 'Kalera Info' aldizkaria ixteko agindua eman duela Espaniako Audientzia Nazionalak

Politika

Sortuk salatu du 'Kalera Info' aldizkaria eta webgunea ixteko agindua eman duela Audientzia Nazionalak. Haimar Altuna alderdiko kideak "larritzat" eta "kezkagarritzat" jo du gertaera, eta salatu du "mugimendu oso baten aurkakoa" dela erabakia: "Konponbiderako irekita dagoen aukera leihoa kosta ahala kosta itxi egin nahi dute, gehiengoaren borondatearen aurka, elkarbizitzaren aurka".