Sarek presoen aldeko ibilaldia egingo du Lesakatik Iruñera

Sare Herritarra plataformak euskal presoak etxeratu ditzatela eskatzeko 350 kilometroko ibilaldia egingo du Lesakatik Iruñeara irailaren 29tik urriaren 3ra. Sarek azaldu du martxan presoen salbuespen egoerarekin behin betikoz bukatzea aldarrikatu duela, baita presoak etxeratzeko bidean jartzea ere.