Image

Sarek gradu erregresioaren aurkako manifestazioa deitu du Durangon

Giza eskubideen eguna dela aitzakia hartuta, Sarek manifestazioa deitu du Durangon, “Etxerako Bidean Oztoporik Ez, Gradu Erregresiorik ez!” lelopean. 32 euskal preso 3.gradura aldatu dituzte, horietatik 9k Gradu erregresioa jasan dute. Sei dira Espainiako Auzitegi Nazionalak aurten atzera botatako gradu progresioak.

Gaur egun 14 dira espetxera bueltatzeko arriskuan dauden presoak, ANeko Fiskaltzek jarritako errekurtsoak direla eta.

Manifestazioa 17:30tan irtengo da Landakotik.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image