Skip to main content

Etxerako bidea errazteko, Gabonetarako mobilizazioak antolatu ditu SarekHego Euskal Herriko hiriburuetan

Politika

Sarek agerraldia egin du gaur Gabonen testuinguruan antolatutako mobilizazioen harira. Aurrez, EPPK-k eginiko adierazpenaren inguruko balorazioa egin dugu: "elkarbizitzaren bidean emaniko urrats garrantzitsua eta enpatia ariketa sendoa dela deritzogu". Bestalde, urtarrilaren 8an manifestazio nazional erraldoia deitua du Bilbon, baina aurreko Gabonetan ere izango da, urtero bezala, presoen eskubideen alde egiteko aukera. Sareak antolatutako mobilizazioak izango dira Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako hiriburuetan.