Sahara Euskadi Mugimenduak deituta, manifestazioak egin dituzte Donostian, Gasteizen eta Bilbon

Sahara Euskadi Mugimenduak eta Saharako Ordezkaritzak deituta, manifestazioak egin zituzten atzo Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburuetan, saharaui auziari elkartasuna adierazteko eta AEBek Sahararen gaineko Marokoko subiranotasuna aitortu izana salatzeko.