Skip to main content

PSNk baztertu egin du UPNrekin akordio bat egitea

Politika

Maria Txibitek argi utzi du Geroa Bairekin eta Zurekin Nafarroarekin sortu nahi duela koalizioa eta negoziazioak hasiak ditu bi talde horiekin. Ostegun honetan UPNrekin bildu da Nafarroako Parlamentuan, amaitzerakoan Ramon Alzorrizek adierazi du ez dutela akordiorik egingo. EH Bildurekin elkartuko dira datorren astean, baina Alzorrizen hitzetan, beraiekin ere ez dute gobernua negoziatuko.

PSN, Geroa Bai eta Nafarroa Zurekin, baina, ez dute gehiengo osorik, eta beharrezkoa lukete UPNren edo EH Bilduren abstentzioa gobernua osatzeko.