Presoen urruntze politika amaitzea premiazkotzat jo du Donostiako Udalaren gehiengoak

Donostiako udaleko EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Donostia alderdien ordezkariek 2020ko abenduaren 11n egindako Euskaldunako adierazpenaren berrespena egin dute Miramar Jauregian. Horrekin bat, premiazkotzat jo dute urruntze politika amaitzea. Testuinguru honetan, Patricia Velez Etxerat elkarteko bozeramaileak jakinarazi du jada 90 udaletan baino gehiagotan onartu dituztela euskal presoak Euskal Herriratzearen aldeko adierazpenak.