Presoak laneratzea, Aukerak elkargoaren helburu nagusia
Politika
100 egun bete dira Eusko Jaurlaritzak espetxeen eskuduntza eskuratu zuenetik. Beatriz Artolazabal sailburuak gaur egin du agerraldia presoen gizarteratzerako Aukerak agentzia aurkezteko eta aurtengo erronka nagusiak azaltzeko. Azaldu duenez, presoak laneratzea izango du helburu Eusko Jaurlaritzak espetxeen eskumena kudeatzeko martxan jarri duen Aukerak elkargoak.