Espainiako Poliziak gutxienez sei gazte atxilotu ditu Arrotxapean

Espainiako Poliziak gutxienez sei gazte atxilotu ditu Arrotxapean, eta Txintxillara eraman dituztela adierazi dute Errotxapeako Gaztetxeko kideek; bertara joateko deia egin dute atxilotuei babesa adieraztera.

Goiz goizetik poliziaren presentzia handia izan da, eta elkarretaratzea egin dute herritar ugarik. Poliziak kargatu egin du, eta gazte bat atxilotu dute oldarraldian. Hainbat gazte auzoan sakabanatu dira, eta beste bost gazte atxilotu dituzte orduan. Bitartean, Poliziak Errotxapeako Gaztetxe barrura sartu dira, eta bertan zeuden hiru gazteak aurkitu dituzte.

Gaztetxeko kideek adierazi dutenez, ez dira bertara sartu, baina polizia obra materialarekin dago aurrean. Errotxapeako Gaztetxeak elkarretaratzea deitu du desalojoa eta atxiloketak salatzeko; arratsaldeko 20:00etan egin dute hitzordua auzoko Plaza Gorrian.