Iñigo Urkullu: “Berrikuntza, jasangarritasuna eta autogobernua dira etorkizuneko gakoak”

Bi urte pasa dira Politika Orokorreko azken plenoa egin zenetik, iazko inbestidura saioaren salbuespena kenduta. Gaur berrekin diote Eusko Legebiltzarrean jardunari.

Lehenengo bi orduetan Iñigo Urkullu lehendakariak hartu du hitza eta hiru ardatzen gainean aritu da: pandemiaren egoera eta hura kontrolatzeko neurrien arintze posiblea, suspertze ekonomikoa eta horretarako beharrezko diren inbertsioak eta autogobernua.