Pandemiak lan-baldintzak okertu dituela salatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunean.

Covid-19ak lan-baldintzak okertu dituela salatzeko, ehundaka langile batu dira Bilbon “Sistema honek gaixotu eta hil egiten gaitu” leloarekin.