Skip to main content

Pablo Gonzalezen alde egitea eskatu diote Sanchezi, Polonian bilduta baitago

Politika

Pablo Gonzalez kazetaria behin-behineko espetxealdian eta inkomunikatuta dagoela 150 egun bete dira. Pedro Sanchez espainiar Gobernuburua Polonian bilduko da lehen ministroarekin. Bileran Gonzalezen egoerari buruz hitz egin dezatela eskatu dute senide eta lagunek.