Olatz Garamendi sailburuak Gernikako Estatutuaren higadura eta ahultzea salatu ditu

Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuak ‘Higadura isila’ liburua aurkeztu du, konstituzio-doktrinaren eta Estatu araudiaren bidezko eskumen higadurari buruzko txosten juridikoak biltzen dituena. Garamendik autogobernuaren eta Gernikako Estatutuaren egoera baloratu du, azken urteotan autogobernuaren hondatzea nolakoa izan den azalduz.