Skip to main content

Oihana Goiriena: 'Bi orduz egon ginen elkarrekin, intentsitate handiz bizi genuen elkar ikustea'

Politika

Atxilotu eta ia bederatzi hilabetera, Oihana Goirienak Pablo Gonzalez bere bikotekide eta euskal kazetaria bisitatu ahal izan du Radomeko espetxean (Polonia). Bisitak "inflexio-puntua" izatea eta inkomunikazioan "arrakala bat" irekitzea espero du.

Bi orduz Pablorekin egoteko aukera izan du, Poloniako inteligentziako ofizial baten zaintzapean. Ohar baten bidez jakinarazi duenez, Pablo fisikoki eta animikoki ondo dago.

Adierazi duenez, Pablok eskatu dio "eskerrak emateko bere egoeraz arduratzen diren guztiei, askatu arte, etxera itzul dadin eta bere bizitzari berriro ekin ahal izan diezaion elkarrekin borrokatuko dugula denok". Komunikazioa ez etetea espero dute, Poloniako agintariek horretarako aukera ematen badute behintzat.