"Nik uste galdeketan geratu zaiela"

"Zuk uste Intxaurrondon hil zaiela?" galdetzen dio Luis Alberto Perote CESIDeko koronel ohiak Pedro Gómez Nieto Guardia Zibilari. "Bai, nik uste galdeketan..." erantzuten dio Guardia Zibilak. Mikel Zabalzari buruz ari dira biak, eta Intxaurrondoko kuartelean torturatua izaten ari zen bitartean hil zela onartzen du Gómez Nieto Guardia Zibilak. Bihar aurkeztekoa den "Non dago Mikel" dokumentalerako ikerketa lanetan ari zirela lortutako grabaketa da gaur publiko egin dena.