Skip to main content

Nafarroako hamar kultur sortzailek tortura kasuak ikertzeko eskatu dute

Politika

Nafarroako hamar kultur sortzailek torturatuen aitortza eta erreparazioa eskatu dute. Tortura kasuak ikertu ditzaten ‘Tortura, demagun epea dagoeneko amaitu dela’ manifestua kaleratu dute.
Ekainaren 25, Torturaren Biktimak Babesteko Nazioarteko Egunaren bezperan, Torturatuen Sareak Iruñean deitu duen manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. Ez da anetzeko eskaera bat egiten den lehen aldia.
1983an, Jose Luis Lopez Aranguren filosofoak eta Carlos Castilla del Pino psikiatrak ‘Torturaren aurkako proposamen egonkortzailea’ izeneko idatzia argitaratu zuten.