Nafarroako 78 herrik parte hartuko dute “Izan Bidea” ekimenaren mobilizazioetan larunbat honetan

Urtarrilaren 9ra itxaron gabe, gabonetan ere kaleak aldarriz bete zituen presoen eskubideen aldeko mugimenduak. Gabonen bueltan, lau hiriburuetan mobilizazioak antolatu zituen Sarek: Iruñean eta Bilbon abenduaren 19an, Gasteizen abenduaren 24ean eta Donostian eta Basaurin, berriz, abenduaren 26an.