Mikel Zabalza atxilotu zutenetik 35 urte bete dira gaur

Gaurko egunez, duela 35 urte atxilotu zuten Mikel Zabalza, eta 15 egun beranduago aurkitu zuten tortura zantzu argiekin. Lohizune Amatria eta Idoia Zabalza Mikel Zabalzaren senideekin hitz egin genuen iaz, eta oraindik egia, justizia eta erreparazioa eskatzen jarraitzen dutela nabarmendu zuten. Lohizunek nabarmendu zuen egia kontatzea nahi zutela, eta "behingoz" aitortzea torturapean hil zutela Mikel. Idoiak nabarmendu du egia "aurrerapauso handia" bada ere, "egia judiziala" lortzea gustatuko litzaiekeela, "justizia, alegia". Hemen duzue elkarrizketa ikusgai.