Mikel Albisuk ukatu egin du Ordoñezen hilketarekin inolako zerikusirik duenik

ETAk Gregorio Ordoñez zinegotzi eta PPko Gipuzkoako orduko presidentea hil zuen 1995ean, Donostian. Hilketa hari lotuta, Mikel Albisu Iriarte preso ohiak Donostiako Justizia Jauregian deklaratu behar izan du. Ukatu egin du Ordoñezen hilketa horrekin inolako zerikusirik duenik. Albisuk gaineratu du haren aurkako akusazio berriak 'torturen eta gezurren bidez' lortutako elementuetan oinarritzen direla.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image