Martxan da 'Kolpez Kolpe' albistegia!

'KZK news' albistegia martxan da Ekhiñe Atorrasagastik gidatuta. Astelehenetan, asteartetan eta ostegunetan izango da ikusgai, 14:30ean Hamaikako YouTubeko kanalean zuzenean eta Hamaika Telebistan 22:00etan. Asteburuetan ere telebistan ikusi ahalko da berriz, bazkalostean eta iluntzean. 0. programarako, Maider Galardi kazetaria izan dute gonbidatu nagusi.

Bestalde, 'KZK delux' saio bereziak ere ekin dio denboraldi berriari. Asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean telebistan, eta asteburu gauetan saioa berriz ikusteko aukera dago.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image