Madrilek bizitzeko gutxieneko diru sarreraren eta trenbideen transferentzia proposatuko dio Jaurlaritzari

Datorren hilean beste bi transferentziei buruzko proposamena egingo dio Madrilek Jaurlaritzari, eta asmoa da urtea amaitu aurretik Transferentzien Batzorde Mistoa batzartu eta bi transferentzia horiek adostea. Bizitzeko gutxieneko diru sarrera eta trenbideak dira urtea amaitu aurretik eskualdatu nahi dituzten bi eskumenak.

Bi horien transferentzia gauzatzen bada, orotara sei izango dira aurten Espainiako Gobernutik Eusko Jaurlaritzara igaro diren eskumenak. Gainontzeko laurak honakoak dira: espetxeak, Errepideko Garraioa, ISSN nazioarteko kode bibliografikoa esleitzea eta Ondarroako Itsas Barrutiko eraikinaren eskualdaketa.