Skip to main content

La Haine hedabideko kazetari bat deklaratzera deitu du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Politika

Edurne Correak Iñaki Etxeberria euskal presoaren ongietorriko bideo bat partekatu zuen 2021ean. “Terrorismoa goratu” izana leporatu diote. Akusatuaren abokatuak adierazi du auzia oso ahula dela eta “ez dutela ezer". Edurne Correak adierazi du “deklarazioa egiteari ezetza eman” diola.

Hedabideak dei egin du “adierazpen eta informazio askatasunaren aurkako erasoa” salatzera. Hedabidearen esanetan, "adierazpen eta informazio askatasunaren aurkako eraso nabarmena da".