Skip to main content

Kapitalaren erasoari aurre egingo dion “subjektu politiko sozialista” aldarrikatu du GKSk Bilbon eta Iruñean

Politika

“Burgesiaren ofentsibaren aurrean, gazte langileok borrokara!” lelopean, 4.500 pertsona inguruk parte hartu zuten Gazte Koordinakunde Sozialistak deitutako mobilizazioetan.

"Bankariak eta enpresari handiak" jo dituzte pobretzearen errudun eta "politikari profesionalak", berriz, haien mendekoak direla salatu dute. Edonola ere, mezu nagusia langileei zuzendu die GKS erakundeak: "Gure mezua langileentzat da: subjektu politiko independente gisa gorpuztu behar dugu". Horretarako “tresna propioak” sortzeko konpromisoa hartu du GKSk.